Gutxitu, berrerabili eta birziklatu.
Gutxitu
Galerak eta sastarrak elikadura kate osoan ematen diren arren, gure etxeetan kantitate garrantzitsua produzitzen da. Nekazaritzako, Elikadurako eta Ingurumeneko Ministerioaren arabera, kontsumitzaileak hondakinen % 42koaren arduradunak gara.
Elikagai sastarrak gutxitzeko gomendioak:
- Asteko menuak aldez aurretik pentsatu eta erosketak egin baino lehen, birpazatu hozkailuan eta despentsan daukazuna.
- Plater bakoitzeko jango duzun anoa kalkulatu gehiegizko elikagaiak ez erabiltzeko.
- Aprobetxatu soberan gelditzen zaizkizun elikagaiak beste plater batzuk prestatzeko (aprobetxamenduko errezetak).
- Unibertsitatean jaten baduzu, ontzi berrerabilgarria eraman, eta kafetegi edo jatetxe batean jaten baduzu, eskatu poteratzeko jan ez duzuna.
- Elikagaiak ondo kontserbatu. Iraungitze-data eta lehentasunezko kontsumo data kontrola itzazu.
- Elikagaiak ondo biltegiratu itzazu, era egokian sartu hozkailuan eta ontzi hermetikoetan gorde. Jarraitu FIFO araua (first in, first out, sartu den lehena, irteten lehena izan behar da).
- Elikagaiak izoztean, zer den, bere izozte-data eta iraungitze-data adierazi behar dituzu.
Iturriak: Adicae.net [Internet]. Alimentación sostenible: consumir bien para vivir mejor. Guía de consulta para voluntarios y colaboradores. Zaragoza: ADICAE, 2017.
Disponible en: https://www.adicae.net/img/Guia_ENVASADO_Y_ETIQUETADO_EFICIENTE.pdf
Elika.eus [Internet]. La vida útil de los alimentos. ELIKA, Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria, 2013.
Disponible en: http://www.elika.eus/consumidor/es/etiquetado_vida_util.asp
Berrerabili
Etxeetako herenen baten, soberan dagoen bazkaria eta hozkailuan edo izozkailuan gordetzen dena zaborrean bukatzen du. Hurrengo aprobetxamenduko errezetekin hondakinak murrizteko ideak aurkituko dituzu.
- Neguko errezetak (zerbaren orri-mamiak barrubeteak, oilasko eta espinaka lasagna, sagar erreak)
- Udaberriko errezetak (zainzuri krema, pisto tortila, gerezi bizkotxo txikiak)
- Udako errezetak (gazpatxoa, hegaluze eta tomateaz beteriko piperrak, marrubi-irabiakia)
- Udazkeneko errezetak (lekak tomatearekin, izokin eta porru quiche-a, kalabaza bizkotxoa)
Birziklatu
(Kontainer marroia, Etxean egindako konposta)
Kontainer marroia
Herri askotan bostgarren kontainerra edo kontainer marroia jarri dute dagoeneko. Kontainer hauek materia organiko-hondarrak botatzeko dira eta sastar hauek biogas edo konposta egiteko erabilitzen dira.
Iturriak:
Debabarrena.eus [Internet]. Biorresiduos. Eibar (Gipuzkoa): Debabarrena, Eskualdeko Mankomunitatea-Mancomunidad Comarcal.
Disponible en: http://debabarrena.eus/es/servicios/recogidas-selectivas/biorresiduos
Jokogarbia.donostia.eus [Internet].Joko Garbia. Residuos urbanos. Donostia-San Sebastián: Donostiako Udala-Ayuntamiento de San Sebastián.
Disponible en: http://jokogarbia.donostia.eus/prevencion-y-recomendaciones.htm
Kontainer honetan poltsa biodegradagarriak bota ditzakegu hurrengo hondakinekin:
- Landare-jatorriko hondakinak: frutak, barazkiak, lekaleak, arrozak eta pastak, fruitu lehorren azalak, fruta-hezurrak, lore eta landareen hondakinak, etab.
- Animali-jatorriko hondakinak: haragia, arraina,mariskoa, haragi eta arrain hezurrak, arrautza (eta bere ostola), gazta (eta bere azala) eta esnekiak eta maskoten ilea.
- Hauek ere bai: Sukaldeko papera, paperezko ezpain-zapiak, madalenen paperak, paperezko mukizapiak eta kartoizko arrautza-ontziak (zikinak baldin badaude). Kafe hondarrak eta iragazkiak; infusio hondarrak eta poltsatxoak, kortxo naturalezko tapoiak, txotxak eta zura txirbilak.
Iturriak:
Debabarrena.eus[Internet]. Biorresiduos. Eibar (Gipuzkoa): Debabarrena, EskualdekoMankomunitatea-Mancomunidad Comarcal. Eskuragai: http://debabarrena.eus/es/servicios/recogidas-selectivas/biorresiduos
Jokogarbia.donostia.eus[Internet]. JokoGarbia. Residuos urbanos. Donostia-San Sebastián: DonostiakoUdala-Ayuntamiento de San Sebastián. Eskuragai: http://jokogarbia.donostia.eus/prevencion-y-recomendaciones.htm
Etxean egindako konposta
Ortua badugu, janari eta inasauldi edo/eta lorezaintzako hondarrekin gure konposta egin dezakegu. Hurrengo estekan nola egin behar duzun informazioa aurkituko duzu:
Gipuzkoa.net [Internet]. Guía de autocompostaje. Gipuzkoa: Diputación Foral de Gipuzkoa.
Disponible en: http://www4.gipuzkoa.net/medioambiente/compostaje/down/konposta%20gida-trz.pdf