Seguraski 3 “R” araua ezagutuko duzula:
birziklatu, gutxitu eta berrerabili (reciclar, reducir y reutilizar):
Gutxitu
Ontzi guztiek ez dute berdin kutsatzen.
Horregatik, garrantzitsua da ontzi berrerabilgarria, birziklagarria edo biodegradagarriak desberdintzea.
- Kartoia: birziklagarria eta biodegradagarria.
- Plastikoa: birziklagarria, baina ez biodegradagarria.
- Beira: birziklagarria eta berrerabilgarria.
- Poliespana: birziklagarria beirekin batera.
Erabiltzen ditugun ontziak gutxitzeko gomendioak:
- Produktu freskoak, bertakoak eta, posible bada, solte eros itzazu.
- Poltsa biodegradagarriak edo birziklatutako plastikozkoak edo ontzi berrerabilgarriak erabili.
- Arraindegi eta harategietan erosteko tupperrak erabili.
- Ontzi handietan datozen produktuak erosi.
- Antzekoak diren bi elikagaien artean, aukera ezazu bilgarri gutxien duena.
Iturriak:
Adicae.net [Internet]. Alimentación sostenible: consumir bien para vivir mejor. Guía de consulta para voluntarios y colaboradores. Zaragoza: ADICAE, 2017.
Disponible en: https://www.adicae.net/img/Guia_ENVASADO_Y_ETIQUETADO_EFICIENTE.pdf
Jokogarbia.donostia.eus [Internet]. Joko Garbia. Residuos urbanos. Donostia-San Sebastián: Donostiako Udala-Ayuntamiento de San Sebastián.
Disponible en: http://jokogarbia.donostia.eus/prevencion-y-recomendaciones.htm
Berrerabili
Ontzi guztiak bota baino lehen, bere erabilera edo beste erabileraren bat eman ahal diogun pentsatu behar dugu, horrela zaborren bolumena gutxituko dugu eta honen ondorioz, bere ingurumen-inpaktua.
Hurrengo gomendioak oso erraz jarri ditzakegu praktikan gure eguneroko jardueretan:
- Eraman zeure poltsak erosketetara eta ahazten badituzu, erabili eman dizkizutenak zabor-poltsa bezala.
- Ontziak eta beirazko botilak bota baino lehen eman iezaiezu erabilera berri bat.
Iturriak:
Ecoembes.com [Internet]. Cómo reciclar bien. Madrid: Ecoembes.
Disponible en: https://www.ecoembes.com/es
Ifeelmaps.com [Internet]. Regla de las tres erres ecológicas: Reducir, reutilizar, reciclar. I feel maps. Disponible en: http://www.ifeelmaps.com/blog/2014/07/regla-de-las-tres-erres-ecologicas–reducir–reutilizar–reciclar
Madrid.org [Internet]. Reciclar, reutilizar y reducir. Madrid: Comunidad de Madrid.
Disponible en: http://www.madrid.org/cs/Satellite?c=FRAME_Contenido_FA&childpagename=PortalConsumidor%2FFRAME_Contenido_FA%2FPTCS_contenidoGenerico&cid=1343066083757&p=1343064183275&pagename=PTCS_wrapper
Birziklatu
Birziklapenaren helburua ontziak prosezatzea eta funtzio berdina edo desberdina duten ontzi berrietan bihurtzea da. Prosezu hau eraginkorra eta merkea izateko, danok lagundu behar dugu gure etxean zaborren banaketa egiten.
Zer bota behar dugu kontainer bakoitzean?
- Kontainer horia: plastikozko ontziak, latak, brikak.
- Kontainer urdina: paper eta kartoizko ontziak.
- Kontainer berdea: beira.
- Garbigunea: pilak, bateriak, etxetresna elektrikoak, aparatu elektronikoak, bonbilak, olioak, etab.
Iturriak: Ecoembes.com [Internet]. Cómo reciclar bien. Madrid: Ecoembes. Disponible en: https://www.ecoembes.com/es
Ine.es [Internet]. Estadística sobre generación de residuos.
Madrid: Instituto Nacional de Estadística, 2016.
Disponible en: http://www.ine.es/dyngs/INEbase/es/operacion.htm?c=Estadistica_C&cid=1254736176841&menu=ultiDatos&idp=1254735976612
Ine.es [Internet]. Tratamiento final de residuos. Madrid: Instituto Nacional de Estadística, 2016.
Disponible en: http://www.ine.es/infografias/infografia_residuos.pdf Reciclame.info [Internet].
Envases ligeros. A Coruña: Reciclame.info.
Disponible en: http://www.reciclame.info
Tupperreko janaria
Gero eta gehiago dira Ikasketa zentrura edo lanera tupperra eramaten dutenak bazkaltzeko. Gure janaria eramateko erabili behar ditugun ontziak aukeratzeko orduan, elikagaietarako egokia izatea ziurtatu behar dugu, baina ez dugu ahaztu behar ontzi hauen segurtasuna, ematen diegun erabilera eta garbitasunari dagokiola ere, horregatik:
- Ontzia erabiltzen duzun bakoitzean, ondo garbitu orbanak eta usainak saihesteko.
- Ez berotu elikagaia estalkiarekin, ez duelako tenperatura altuak jasaten.
- Hobe da tenperatura baxuan berotzea denbora luzez tenperatura altuan denbora gutxiagoan berotzea baino.
Elikagaiak prestatzeko gomendioak
- Eskuak ondo garbitu bazkaria prestatu baino lehen.
- Gehienetan errazena plater bakarra eta postrea eramatea da. Plater honetan bertako eta sasoiko barazkiak, elikagai irintsuak (arroza, pasta…) edo lekaleak edo/eta haragia, arraina eta arrautza jarri beharko zenuke. Postrea nagusiki bertako eta sasoiko fruta izan beharko litzateke. Eta bazkaria laguntzeko, jan ezazu ogia (ahal bada integrala) eta ura.
- Hoberena asteko menua diseinatzea da, horrela elikagai barietatea eta asteko gomendioak beteko dituzu.
- Barazkiak eta frutak ondo garbitu,batez ere, gordinik jan behar badituzu.
- Ondo kozinatu elikagaiak, haragia bereziki. Tortilletako edo quiche-tako arrautzak edo arrautzarekin egindako platerrak ondo prestatu mikroorganismoak hazteko leku ezin hobea direlako. Arrautza gordinarekin egindako etxeko saltsak sahies itzazu.
- Elikagaiak aurrez aldetik prestatu, dagokion eran hoztu ahal izateko. Ez utzi elikagaiak giro tenperaturan bi ordu baino gehiago.
- Nata, arrautza edo kremarekin eginiko etxeko postreak saihestu, mikrobio kontaminazio arriskua dutelako.
- Refrigera las comidas lo antes posible dentro de los tuppers.
Elikagaien garraiorako gomendioak:
- Tupperra hozkailutik azkenengo momentuan atera eta, ahal baduzu, poltsa isotermiko batean eraman.
- Posible bada, tupperra hozkailuan sartu eta gogoratu ezin duzula erradiadoreen ondoan edo eguzkitan utzi.
Iturriak:
Canalsalut.gencat.cat [Internet]. Dinars de carmanyola als centres educatius Recomanacions per a les famílies. Barcelona: Generalitat de Catalunya. Agència de Salut Pública de Catalunya, 2013.
Consumer.es [Internet]. Envases plásticos y microondas, no todos son aptos. Eroski Consumer, 2015. Disponible en: http://www.consumer.es/seguridad-alimentaria/sociedad-y-consumo/2015/10/08/222689.php