Elikagai baten bizitza erabilgarria bere ekoizpen edo ontziratze momentutik kontsumorako egokia egiten dituen ezaugarriak galtzen dituen momentu arteko denbora da.
Etiketek elikagaien bizitza erabilgarria horrela zehazten dute:
- Iraungitze-data:oso galkorrak eta arrisku mikrobiologikoa duten elikagaietan erabilitzen da, haragi eta arraina gordina eta freskoak, besteak beste. Data hau pasa eta gero, elikagai hauek ez dira kontsumitu behar osasunerako arrisku bat izan daitezkeelako.
- Lehentasunezko kontsumo data: iraunkor eta egonkorragoak diren elikagaietan erabiltzen da. Data horretatik aurrera, elikagaiak ezaugarri organoleptikoren bat aldatuta izan dezake (zaporea, kolorea, usaina…) edo ez da erabat gogobetekoa baina ez du arriskurik eragiten osasunean. Data honek zer egun edo hilabete edo urtea baino lehenago jatea komeni den esaten du (“consumir preferentemente antes del…” edo“consumir preferentemente antes del fin de…”).
Elikagaien bizitza erabilgarriaz hitz egiten dugunean, ahaztu egiten dugu elikagai izoztuek badutela ere (begiratu etiketan). Eta etxean, izozten badituzu, etiketa bat jarri iezaiezu zer elikagai den eta bere izozte eta lehentasunezko kontsumo data (kalitate arrazoiak direla eta) zehaztuz. Azken data hau kalkulatzeko hurrengo datuak erabili ditzakezu:
- Haragiak
– Hegaztiak: 10 hilabete.
– Haragi txikitua: 2 hilabete.
– Txerria: 6 hilabete.
– Bildotsa: 8 hilabete.
– Txahala: 12 hilabete. - Arrainak
– Arrain urdinak: 3 hilabete edo gehiago (arrainaren arabera).
– Arrain txuriak: 6 hilabete. - Itsaskiak: 3 hilabete.
- Ogiak: 3 hilabete.
- Zopak eta barazkiekin edo txahal haragiarekin edo biekin egindako gisatuak: 2-3 hilabete..
- Labean egindako tartak eta pastelak: 6 hilabete.
- Barazkiak: 12 hilabete.
Iturriak:
Elika.eus [Internet]. La vida útil de los alimentos. ELIKA, Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria, 2013.
Disponible en: http://www.elika.eus/consumidor/es/etiquetado_vida_util.asp
Fda.gov [Internet]. Silver Spring: FDA U.S. Food & Drug Administration. U.S. Department of Health and Human Services. Disponible en: http://www.fda.gov/downloads/Food/FoodborneIllnessContaminants/UCM148133.pdf
Ocu.org [Internet]. Manual de uso de fechas de caducidad y consumo preferente. OCU, Organización de Consumidores y Usuarios. OCU Ediciones, S.A. Disponible en: https://www.ocu.org/alimentacion/seguridad-alimentaria/informe/manual-de-uso-de-fechas-de-caducidad-y-consumo-preferente