• Skip to primary navigation
  • Skip to main content

Elikadura jasangarria

alimentacionsostenible.org
  • Nor gara
    • Ikertzaile taldea
    • Proiektuak
    • Argitalpenak
  • Dieta jasangarria – informazio baliagarria
    • Zer da?
    • Kontsumo arduratsua (bertako produktuak, sasoiko produktuak)
    • Erosketa arduratsua
      • Bizitza erabilgarria
      • Biltegiratzea
    • Ontziak (birziklatu, gutxitu eta berrerabili)
    • SASTARRAK (Gutxitu, Berrerabili, Birziklatu)
    • DEKALOGOA
  • Ikerketa/Research – online survey
    • FINESCOP
      • FINESCOP – Informatzeko orria
      • FINESCOP – Zozketaren oinarriak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU)
    • Elikadura-jasangarriari buruzko ikastaroa
    • UNIVERSITY FOOD SURVEY
    • Unibertsitatean elikagaien eskaintza eta konstumoari buruzko inkesta: pisuaren gaineko ondoriak…(2018-20)
    • Unibertsitateko janariari buruzko inkesta (2017-18)
    • Ikasleentzako inkesta (2016-17)
  • Autoebaluaketako galdeketa
  • Ikasleentzako tailerra

Biltegiratzea

 Despentsa ordenan edukitzeko gomendio batzuk:

  • Atera armairuan gordeta daukazun guztia, apalak hustu, eta aprobetxa ezazu garbitzeko. Bota iraungita edo jango ez dituzun elikagaiak.
  • Ikuspena despentsa ordenatu baten sekretua da. Ahal baduzu, ontzi gardenak erabil itzazu (beirazkoak, adibidez) horrela ireki edo beste bat erosi baino lehen gelditzen den edukia eta kantitatea ikusi dezakezu.
  • Elikagaiak poltsetan sartzen badituzu, matxarda batekin ondo itxita daudela ziurtatu zaitez.
  • Ordena jar ezazu: antzekoak diren elikagaiak edo elkarrekin prestatzen diren elikagaiak (pasta eta saltsak, adibidez) apal berdinean laga itzazu. Maiz erabiltzen diren produktuak, gosarikoak, adibidez, begien altuerara egon behar dira. Atal altuenetan gutxien erabiltzen dituzun elikagaiak jarri ditzakezu eta behean gehien pisatzen dutenak (esne-brikak, adibidez).Iturria:
    Casaenorden [Internet]. 11 trucos para organizar tu despensa y mantener el orden. Disponible en: http://casaenorden.com/blog/2014/09/11-trucos-organizar-despensa-orden.html/

Elikagaiak hozkailuan antolatzeko gomendioak:

  • Haragia eta arraina barazkien tiraderaren gainean jarri behar dira, hozkailuaren zona hotzenean.
  • Esnekiak eta hestebeteak erdialdean jarri behar dira, ez dutelako hotz askorik behar. Zona honetan prestatutako bazkariak, janari-hondarrak, pastelak eta bere etiketan behin zabalik hozkailuan mantentzeko jartzen duten produktuak ere jarri daitezke.
  • Frutak eta barazkiak dagokien tiraderetan gorde behar dira.
  • Hozkailuaren atea hotz gutxieneko atala da, bertan edariak, mustarda, tomate saltsa, gurina…utzi behar dira.

Iturria:
Consumer.es [Internet]. Cómo organizar los alimentos en la nevera. Fundación EROSKI. Disponible en: http://www.consumer.es/seguridad-alimentaria/sociedad-y-consumo/2012/08/20/211642.php

Izozkailua antolatzeko gomendioak:

    • Epe motzean jan behar dituzun elikagaiak lehenengo tiraderan sartu, eskuragarriena delako.
    • Poltsak edo ontzi hermetikoak erabili elikagaiak deshidratatu ez daitezen. Prestatutako elikagaiak izozkailuan sartu baino lehen hoztu behar dituzu.
    • Elikagaiak taldeetan antola itzazu: arrainak, haragiak, hegaztiak, barazkiak…
    • Izozkailua aldizka azter ezazu, galdu diren elikagaiak botatzeko.
    • Izozkailuaren paretetan izotza sortu ez dadin, atea beharrezkoa den denbora bakarrik zabaldu.

Iturria:
Consumer.es [Internet]. Orden en el congelador, clave para la seguridad de los alimentos. Fundación EROSKI. Disponible en: http://www.consumer.es/seguridad-alimentaria/sociedad-y-consumo/2014/03/19/219536.php

Psicologia social Psicologia social Psicologia social

© 2017 Ikerketa taldea "Elikadura jasangarria " UPV/EHU (Arroyo-Izaga y col.)

Web hau finantzatu dute ikasleetako, enpleguko eta Euskal Herriko Unibertsitatearen erantzukizun sozialeko Errektoreordetzak eta eusko Jaurlaritzak.