Elikadurarekin erlazionatutako produktuak eta zerbitzuak aukeratzen ditugunean, bere kalitatea eta prezioaz gain, bere ingurugiro eta giza inpaktuaz arduratu behar gara. Horrela, kontsumo moderatua, erreflexiboa eta kritikoa egingo dugu.
Gomendio orokorrak:
- Produktu industrialen kontsumoa murriztu eta elikagai freskoak aukera itzazu. Horrela, gure osasuna eta ingurugiroa zainduko dugu eta gure eskualdearen garapen jasangarria sustatuko dugu.
- Produktuen ekoizpen era, lehengaien jatorria, animalien ongizateari buruzko informazio ematen dizkiguten dendetako produktuak erosi edo kontsumitu.
Iturria:
Facua.org [Internet]. Alimentación sana y sostenible. Sevilla: FACUA. Eskuragai : http://www.consumoresponde.es/art%C3%ADculos/guia_de_alimentacion_sana_y_sostenible_de_facua
Bertako produktuak
Komertzializazio kanal motzek produktuekin erlazio zuzenagoa ematen digute, landa ekonomien jasangarritasuna hobetuz. Nekazariek prezio justuagoa lortzen dute eta elikagaiak kalitate gorenekoak dira.
Bestalde, bertako produktuek ingurugiroa gehiago errespetatzen dute, berotegi-efektuko gas gutxiago isurtzen dituztelako, kontsumitzen diren toki arte distantziak txikiagoak baitira.
Iturria:
Delikatuz.com [Internet]. Bertakoa jan, osasuntsu bizi. Ordizia (Gipuzkoa): Centro de Alimentación y Gastronomía D’Elikatuz, 2012.
Eskuragai : http://www.delikatuz.com/images/pdf/bertakoa_jan_osasuntsu_bizi.pdf
Facua.org [Internet]. Alimentación sana y sostenible. Sevilla: FACUA.
Eskuragai : http://www.consumoresponde.es/art%C3%ADculos/guia_de_alimentacion_sana_y_sostenible_de_facua.
Kontsumobide.euskadi.eus [Internet]. Alimentos locales y de temporada. Kontsumobide. Kontsumoko Euskal Institutua-Instituto Vasco de Consumo.
Eskuragai : http://www.kontsumobide.euskadi.eus/contenidos/informacion/kb_oferta_formativa_talleres/es_cen_may/adjuntos/cm_diptico_alimentos_locales_temporada_es.pdf
Sasoiko produktuak
Sasoiko produktuak jateak hainbat abantaila ematen dizkigu:
- Fruta eta barazkien benetazko zaporeaz gozatzeko aukera, bere ekoizpenerako sasoiak eta klima-faktoreak errespetatzen direlako. Horrela, ez dugu bere ekoizpena bizkortzera behartuko.
- Nutriente gehiago jango ditugu elikagaiak bere sasoirik onenean daudelako.
- Aurrezteko aukera izango dugu, sasoiko elikagaiak merkeagoak direlako.
Sasoiko fruten egutegia
Sasoiko barazkien egutegia
Sasoiko arrainen egutegia
Iturriak:
Dietamediterranea.com [Internet]. Alimentos de temporada. Barcelona: Fundación Dieta Mediterránea. Eskuragai : http://dietamediterranea.com/fundacion/alimentos-de-temporada/
Kontsumobide.euskadi.eus [Internet]. Alimentos locales y de temporada. Kontsumobide. Kontsumoko Euskal Institutua-Instituto Vasco de Consumo. Eskuragai : http://www.kontsumobide.euskadi.eus/contenidos/informacion/kb_oferta_formativa_talleres/es_cen_may/adjuntos/cm_diptico_alimentos_locales_temporada_es.pdf
Nutricioncomunitaria.org [Internet]. El Decálogo para la alimentación sostenible punto a punto. Gran Canaria: Sociedad Española de Nutrición Comunitaria (SENC), 2016. Eskuragai : http://www.nutricioncomunitaria.org/es/noticia/alimentacion-nutricin-comunitaria-y-sostenibilidad-encuentro-de-expertos-2016-en-gran-canaria