UPV/EHU-KO IKASLEENTZAKO ETA LANGILEENTZAKO INKESTAREN ZOZKETAREN OINARRIAK.
Irabazleak:
- Lorena Carrasco Muñoz.
- Aritz Etxaniz Orbegozo.
- Asier Garitano Larrabe.
- Gemma Aguado del Pozo
Parte hartu EHU-KO IKASLEEI ETA LANGILEI ZUZENDUTAKO UNIBERTSITATEKO JANARIARI BURUZKO INKESTA-n eta Elkar-eko 35€ko 4 opari txartelen zozketan sartuko zara*
“EHU-KO IKASLEEI ETA LANGILEI ZUZENDUTAKO UNIBERTSITATEKO JANARIARI BURUZKO INKESTA”-N BETE DUTENENTZAKO ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ETA OINARRIAK
- ZOZKETAREN ARDURADUNA.
Zozketaren arduraduna alimentacionsostenible.org webgunea sortu duen ikertzaile taldea da, eta bere helbidea hurrengo da, Farmaziako Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Unibertsitateko Ibilbidea, 7-01006 Vitoria-Gasteiz.
- ZOZKETAREN DATAK.
Zozketan parte hartzeko epea inkestaren argitalpenarekin hasiko da eta 2018ko azaroaren 30ean, 23:59tan bukatuko da. Ikertzaile taldeak, horrela egokitzen badu, epe hau luzatu dezake, eta bere baliabideen bitartez jakitera eman.
- NORK PARTE HARTU DEZAKE ZOZKETAN?
Inkesta ondo bete eta zozketan parte hartzea onartzen duten EHUko ikasle edota langile guztiek parte hartu dezakete. Datu faltsuak edo inkestako galderak erantzuten ez duten pertsonek zozketatik kanpo geldituko dira. Honez gain, parte-hartzaileek oinarri hauetan deskribatutako prozedura guztiak bete behar dituzte.
- NOLA PARTE HARTU?
Zozketan parte hartu nahi duten ikasle edota langileek “EHU-ko ikasleei eta langilei zuzendutako unibertsitateko janariari buruzko inkesta” benetako datuekin eta egiazko erantzunekin bete behar dute eta zozketan parte hartzea eta oinarri hauek onartu behar dituzte.
- SARIA.
Saria Elkar-eko 35€ko opari txartel bat izango da. Inongo kasuan, saria eskudirutan emango da.
- IRABAZLEAREN ALDARRIKAPENA ETA KOMUNIKAZIOA.
Irabazleak inkestaren itxieraren 15 egun natural ondoren www.alimentacionsostenible.org webgunean aldarrikatuko dira. Parte-hartzaileek bere baimena ematen dute ikertzaile taldeak irabazleen izena jakitera emateko.
Ikertzaile taldeak irabazleekin harremanetan jarriko da emandako datuen bidez. Saria jasotzeko, irabazleak EHUko ikaslea edota langilea dela egiaztatu beharko du bere nortasun agiria eta ikasle, PDI edo PAS karneta erakutsiz. Zozketa zoriz egingo da eta parte-hartzaile bakoitzari inkesta erantzun duten ordenaren arabera emandako zenbakia erabiliko da.
Zorizko hautaketako zenbaki irabazleak zozketan parte hartzea errefusatzen badu edo oinarri hauek betetzen ez baditu, zozketa berriro errepikatuko da parte-hartzea onartu duen eta oinarriak betetzen dituen irabazlea irten arte. Irabazleak berariazko edo isileko ukoa egiten badu, ez da inolaz ere onartuko irabazitako sarien ordez beste sari batzuk edo dirua hartzea.
- OINARRIEN ONARPENA.
Zozketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea. Ikertzaile taldeak bere egiten du edozein arrazoi dela medio eta parte-hartzaileen eskubideei kalte egin gabe, zozketa aldatzeko, handitzeko, murrizteko edo bertan behera uzteko eskubidea eta ez du inolako erantzukizunik izango horregatik.