Elikadura segurtasunik eza Europako unibertsitateko ikasleengan COVID-19 pandemiaren garaian (Food Insecurity among European University Students during the COVID-19 Pandemic, FINESCOP)
UPV/EHUko unibertsitate ikasleek elikadura osasungarria prezio onean eskuratzeari buruz eta COVID-19k sortutako egoeraren ondorioz eskuratze horretan izandako aldaketei buruzko iritzi inkestari dagokion OPARI TXARTELEN ZOZKETAREN OINARRIAK. Proiektuaren izenburua: Food Insecurity among European University Students during the COVID-19 Pandemic (FINESCOP)
Zozketaren irabazleak:
95890754647594, 40798471053131520, 82686040806757, 75597921689284, 62332561822053, 73320784349926080, 64222923503257700 y 99470508261583740.
Opari txartela jaso duten irabazleak:
Naiara (kodea: 73320784349926080).
Inkesta hau betetzen baduzu, Decathlon-en gastatzeko 50€-ko 8 opari txartelen zozketan parte hartuko duzu.
FINESCOP PROIEKTUKO PARTAIDEEN ARTEKO ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ETA OINARRIAK.
1. ZOZKETAREN ARDURADUNA
Zozketaren arduraduna www.alimentacionsostenible.org webgunea sortu duen ikerketa taldea da. Bere helbidea hurrengoa da: Farmazia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Unibertsitate pasealekua 7, Vitoria-Gasteiz 01006 (Espainia).
2. ZOZKETA
Zozketan parte hartzeko epea inkestaren argitalpenarekin hasiko da, eta 2022ko urtarrilaren 31ean, 23:59tan bukatuko da. Ikerketa-taldeak, horrela egokitzen badu, epe hau luza dezake, eta bere baliabideen bitartez jakitera eman.
3. NORK HAR DEZAKE PARTE ZOZKETAN?
Inkesta ondo bete eta zozketan parte hartzea onartzen duten UPV/EHUko ikasle guztiek parte har dezakete. Datu faltsuak edo inkestako galderak erantzuten ez duten pertsonek zozketatik kanpo geldituko dira. Halaber, parte-hartzaileek oinarri hauetan deskribatutako prozedura guztiak bete beharko dituzte.
4. NOLA PARTE HARTU?
Zozketan parte hartu nahi duten ikasleek benetako datuekin eta zintzotasunez bete beharko dute online inkesta, zozketaren oinarriak onartzeaz gain.
Galdetegia betetakoan, pantailan kode bat agertuko da. Zure kodea erakusten duen pantaila argazkia egin beharko duzu eta bertan data eta ordua ageri beharko dira (azken bi datu hauek pantailaren beheko eskuineko aldean agertzen dira) eta zozketaren egunera arte gorde beharko duzu.
5. SARIA
Saria Decathlon-eko 50€-ko opari-txartel bat izango da. Inongo kasuan, saria eskudirutan emango da.
6. IRABAZLEAREN ALDARRIKAPENA ETA JAKINARAZPENA
Irabazleak inkestaren itxieraren 15 egun natural ondoren www.alimentacionsostenible.org webgunean aldarrikatuko dira. Parte-hartzaileek bere baimena ematen dute ikertzaile taldeak irabazleen izena jakitera emateko. Irabazleak ikerketa-taldearekin harremanetan jarri beharko dira, zozketaren emaitza argitaratu eta hilabeteko epean, marta.arroyo@ehu.eus helbide elektronikoaren bidez. Saria jasotzeko, irabazleak UPV/EHUko ikaslea dela egiaztatu beharko du bere nortasun agiria eta ikasle, karneta erakutsiz, eta baita galdetegiko kodea duen pantaila argazkia ere (data eta ordua adierazita egon beharko dira).Pantailaren argazkiaren egiazkotasuna frogatzeko kapturaren eta originala, aldatu gabea edo editatua dela frogatzeko tresnak erabiliko dira. Zozketa zoriz egingo da eta parte-hartzaile bakoitzari inkesta erantzun duen ordenaren arabera esleitutako zenbakia/kodea erabiliko da. Irabazleak berariazko edo isileko ukoa egiten badu, ez da inolaz ere onartuko irabazitako sarien ordez beste sari batzuk edo dirua hartzea.
7. OINARRIAK ONARTZEA
Zozketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea. Ikertzaile taldeak bere egiten du edozein arrazoi dela medio eta parte-hartzaileen eskubideei kalte egin gabe, zozketa aldatzeko, handitzeko, murrizteko edo bertan behera uzteko eskubidea eta ez du inolako erantzukizunik izango horregatik.