ELIKADURA JASANGARRIAri buruzko ikastaroa (online) – UPV/EHU, 2021
Parte hartzailea informatzeko orria
- Proiektua: elikagaien eskaintza eta kontsumoa UPV/EHUn: ingurune osasungarriaren sustapena
- Proiektuaren zuzendaria: Marta Arroyo Izaga doktorea (UPV/EHU).
- Finantzazioa: Iraunkortasunaren Zuzendaritza, Berrikuntzako, Gizarte Konpromisoko eta Kultur Ekintzako Errektoreordetza, UPV/EHU.
- Hasiera data: 2021/09/01 amaiera: 2022/01/10
ELIKADURA JASANGARRIAri buruzko ikastaroan izena eman duzunez eta, hiru inkesta erantzutera gonbidatzen zaitugu, elikagaien kontsumo-ohiturak eta horien gainean egin ditzakezun edo egin nahi dituzun aldaketak ezagutzeko. Ematen duzun informazioa UPV/EHUko ikastaro honen eraginkortasuna egiaztatzeko balioko du.
Azterketaren helburuak: UPV/EHUko ikasle eta langileentzako ELIKADURA JASANGARRIAri buruzko ikastaroaren eraginkortasuna aztertzea.
Zure iritzia oso baliotsua da, parte hartzeko eskatzen dizugu, askatasun osoz erantzunez. Hiru inkesta horiek erabat anonimoak dira eta honako une hauetan beteko dituzu: 2021/09/13- 15, 2021/10/08-10 eta 2021/11/11-13. Inkesta horietako bakoitza betetzeak 15 minutu inguru emango dizkizu. Horiek betetzea guztiz borondatezkoa da, eta ematen diguzun informazioa konfidentzialtasun hertsian gordeko da. Ematen dituzun datuak fitxategi informatiko seguruetan biltegiratuko dira zenbakizko kode bakarrak erabiliz. Kode honek ez digu utziko zu identifikatzen. Zure partaidetza altruista da, eta ez duzu ordainsaririk jasoko horregatik.
Ikerketa hau EHUko Gizakiekin Ikertzeko Etika Batzordeagandik (CEISH) onartua izan da (erreferentzia: M10_2021_155). Informazio gehiago behar baduzu, edo zerbait galdetu nahi badiguzu, jar zaitez harremanetan ikertzaile nagusiarekin: Marta Arroyo doktorea (Tel.: 945 013862; Helbide elektronikoa: marta.arroyo@ehu.eus).