Elikadura osasuntsu eta jasangarriaren sustapena Unibertsitatean.
Zer aurkituko duzu web-orrialde honetan?
Unibertsitatean eta Unibertsitatetik kanpo elikadura jasangarriaz gozatzeko, hau da, osasuntsu jateko eta aldi berean ingurumena zaintzeko aukera izateko, kontsumitzaile bezala konprometitu behar gara. Eta horretarako ezinbestekoa da ongi informatuak egotea.
Web-orrialde honetan zure elikadura ohiturak osasuntsuak diren edo ez baloratu dezakezu (autoebaluaketa galdetegia) eta, honez gain, zure dieta osasuntsua eta jasangarria izateko hainbat ideia aurkituko dituzu:
- elikagaiak eta edariak aukeratzeko,
- hauek nola kontserbatu eta prestatzeko, eta bere sastarrak nola erabiltzeko.